(+34) 944 63 42 11

Arreta kardiologiko hurbila eta pertsonalizatua Getxon

Gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan diharduen espezialista-taldea.

Getxoko Las Mercedes Mediku Zentroan artatzen zaitugu, eta arreta kardiologiko aurreratua eskaintzen dugu Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikan.

Zertan lagun zaitzakegu?

Prebentzio kardiobaskularra

Zure arrisku-faktoreak ebaluatzen ditugu, eta zure osasun kardiobaskularra zaintzeko neurririk egokienei buruzko orientazioa ematen dizugu.

Kardiologiako kontsulta

Bihotzean jatorria izan dezaketen sintomak aztertzen ditugu, hala nola palpitazioak, arnasestua, bularreko mina, zorabioak edo nekea.

Diagnostiko-probak

Bihotzaren egitura, funtzionamendua eta erritmoa baloratzeko beharrezkoak diren miaketak egiten eta koordinatzen ditugu.

Tratamendua eta jarraipena

Zure egoerara egokitutako plan bat diseinatzen dugu, eta zure bilakaera aztertzen dugu, arretari jarraipena emateko.

Zure bihotza zaintzen dugu etapa bakoitzean

Pertsona bakoitzak bere historia, beharrak eta arrisku-faktoreak ditu. Horregatik, gure arreta zuri entzunez eta zure osasun kardiobaskularraren balorazio pertsonalizatua eginez hasten da.

Zure ondoan gaude prebentziotik eta lehen sintomen azterketatik hasi eta bihotzeko gaixotasunen tratamendu eta jarraipenera arte, urrats bakoitza ulertzen lagunduko dizuten azalpen argiak emanez.

Esperientzia eta erabakiak partekatzen dituen taldea

Cardiología Integral Bizkaia kardiologiako hainbat arlotan esperientzia duten lau espezialistak osatzen dute.

Modu koordinatuan lan egiten dugu, eta hala behar duten kasuak elkarrekin baloratzen ditugu, taldearen ezagutzak paziente bakoitzaren arretan bateratzeko.

Kontsulta Getxon eta arreta aurreratua Bilbon

Gure kontsulta klinikoa Las Mercedes Mediku Zentroan dago. Balorazioak proba edo prozedura aurreratuak eskatzen dituenean, arreta IMQ Zorrotzaurre Klinikan eskaintzen dugu.

Arretaren jarraitutasun horri esker, diagnostiko- eta tratamendu-prozesu osoan zure ondoan egon gaitezke.

Eskatu hitzordua Cardiología Integral Bizkaian

Jarri gurekin harremanetan kontsulta bat adosteko edo gure kardiologia-zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko.

Kontsulta Getxon

Las Mercedes Mediku Zentroa

Arreta aurreratua Bilbon

IMQ Zorrotzaurre Klinika
Bilbo, Bizkaia

Proba eta prozedura aurreratuak medikuaren aginduaren eta paziente bakoitzaren beharren arabera antolatzen dira.

Deitu telefono honetara:

Las Mercedes Mediku Zentroa

(+34) 944 63 42 11

Hitzordua WhatsApp bidez | Las Mercedes Mediku Zentroa
609 447 426